Trinitate Sainduko Kapera Elizaberri auzoan - TEST

Catégorie du site Internet de la Ville de Hasparren

Jean Larraldea

Jean Larraldea, Hazparnen sortua, “teologian batxilergoa zuen apeza, Bordaleko Unibertsitateko graduatua”, Olce Baionako Apezpikuak izendatua zuen, Sarako San Martineko apezetxean 1678an.

Bere ministerioan kanporatua izan zen apez batek eragin zituen zailtasunek, elizatiar burugogor batzuek eramaiten zituzten jukutriek, Saratarrei eskaini nahi zien eskuzabaltasuna bere jatorrizko herriari buruz itzularazi zioten, Hazparne.

Trinitate Sainduko Kapera Elizaberri auzoan

Herri horretan, herri barnetik eta bere elizatik urrun zen Harana auzoan eraiki zuen, haren jabetza zen lurren gainean, kapera publiko bat. Trinitate Sainduko kapera 1687an benedikatua izan zen eta bere sortzailea han ehortzia 1706eko apirilean.

Honi eman zion erretaulak gaur egun ere apaintzen du eta pozik gira iragan suhar hartako obra hori atxikitzen baitugu.


_______________________________
Partager
Back to top