Jondoni Joane eliza - TEST

Jondoni Joane eliza

 Pirinio Atlantikoak, Hazparne
Eraikuntza : XVI. mendea.
Haunditzea : 1661 irian.
Berrantolaketa : XIX.mendea.
Galerien eraikuntza : 1858 / 1859.
Eraikuntza : 1879 / 1883.
Kontsakrazioa : 1886
Sortzailea Arkitektoak : J.B. Perini, Charles Besoin, Émile Doyère, eraikuntza enpresaburua : Saint-Martin Harotchena
Eraikuntza ekaiak : gisuharria, emokadura, arbela, harria

Une église dédiée à Saint Jean de Baptiste

Jondoni Joanerendako egina den Hazparneko elizak, XVI. mendean eraikia, bere aldare nagusiaren oinarrian erromatar idatzi bat badu, herriaren Antzinaroko garrantziaren lekuko.

Hasparren : Jondoni Joane eliza

Son histoire

1661an, eraikina ttipiegia da eta gero eta gehiago diren fededunak ezin ditu denak errezebitu. Beraz aldaketak eginak dira eliza haunditzeko.

XIX. mendean, berrikuntza eta eraikuntza anitz eginak dira. Hauek 1835an hasten dira koruaren eta absidearen berreraikitzearekin eta kapera batzuen gehitzearekin. Obrak J.B.Perini arkitektoak kudeatzen ditu. Egurrezko galeriak, euskal arkitekturaren ezaugarriak, Charles Besoin-ek gehitzen ditu 1858 eta 1859 urteen artean.

Egoera txarrean, eraikina berriz eraiki behar da osoki. Emile Doyère arkitektoak egitasmoa 1877an proposatzen du eta bi urte berantago, obrak hasten dira Saint-Martin Harotchena enpresaburuaren gidaritzapean, 1879 arte. Eraikin berria Monseigneur Ducellier-k konsakratzen du 1886 an.

Hazparneko Jondoni Joane elizak, XIX.mendeko berreraikuntzan eginak izan ziren apaindurak atxiki ditu gaur egun arte. Charles-François Champigneulle-k 1882an egin sabai leihoak, baita ere absideko ganga gainean tindatu apaindura, Daniel Saubès-en obra (Léon Bonnat-en ikaslea), 1895koa. Gaur egun, eraikuntza Euskal Herriko zabalenetako bat da.

Jondoni Joane elizaren galeriaeglise

 Pirinio Atlantikoak, Hazparne
Eraikuntza : 1858.
Sortzailea Arkitektoa : Charles Besoin
Eraikuntza ekaiak : Zura

Jondoni Joane elizaren galeria

Jondoni Joaneko elizak bi estaietako galeriak ditu, zurean zizelkatuak.

Euskal Herrian, eliza barneetan galeria estaia bat edo gehiago bada, nabearen gainean, usaian gizonendako atxikia dena meza denboran, aldiz emazte eta haurrak azpian egoiten dira.

Jondoni Joaneko eliza XVI. mendekoa baldin bada ere, anitz bermoldatua izan da XIX.mendean zehar. Gaur egun dituen galeriak Charles Besoin arkitektuak egin ditu 1858 eta 1859 urteen artean, denbora berean Bergouey-Viellenave herriko elizaren haunditze obretan ari zelarik.

Biziki haundia denez, Jondoni Joane elizak mila zortziehun elizatiar aterbetzen ahal ditu.

Hasparren : L’église Saint-Jean-Baptiste


_______________________________
Partager
Back to top