Commission histoire - TEST

Présentation de la commission histoire

Orduko Jean Pinatel auzapezak bultzaturik, Hazparneko Historia Batzordea 1987 urtean sortu zen.

Pierre Ipuy-ren inguruan, Emilie Duhour, Jimmy Etcheberry, Marie-Louise Engelhard- Grosjean, Claude Magnin eta Maité Tachoires bildu ziren. Presuna hauek Hazparneko Historia Batzordearen sortzaileak izan ziren. Emilie Duhour eta Claude Magnin goizegi zendu zirela eta, Alexis Bordato laster lantaldeari juntatu zen.

Muntatu bezain laster, Hazparneko Historia Batzordea molde jarraikian lanari lotu zen finkatu zituen bi arloetan:

  • Hastapenetik 1940 urte arteko Hazparne Herriko artxiboak zerrendatu, sailkatu, zaharberritu;
  • Hazparneko iraganaz ikerketa lanak abiatu gai ugarietaz hala nola etxe zaharretaz, pilotari dedikatuak ziren joko eremuetaz, hezkuntza pribatu zein publikoaz, argindarraren hedatzeaz, herriko administrakuntzaz, merkatuetaz…

Plazaratu bi idazkiek bilketa lan horren irudi bat adierazi dute:

  • Hazparne, iraultza garaian, Hazparneko Historia Batzordeko Marie-Louise Engelhard- Grosjean Andereak egindako testua, Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne erakundearen Histoire de Bayonne, du Pays basque et du Bas-Adour agerkarian publikatua (1990);

  • Hazparnetaz soak, (1997).

2009tik hara, Hazparneko Historia Batzorde osoki berritu batek sortzaileek ireki bidea segitzea erabaki zuen.  Armand Bidart, Jean Arotcarena, Marie-Jo Delcoigne,  Beñat Çuburu, Marie-Jo Vigié, Mayou Haristoy-ek lekukoa hartu zuten. Transmititzeko arrangura berdinarekin, bi argitalpenek ikerketa garai hori ere markatu zuten:

  • Hazparne, Ondarea eta Pertsonaiak, (2012);
  • Hazparne alemanen okupazio denboran, (2017).

Bestalde, Jean Arotzarenak sortu eta ondu zuen  webgune batean Historia Batzordeak urteetan idatzi lan ugari norberak irakur ditzake. Webgune honetan Guy Ascaratek armarrietaz egin lan bilduma ere aurkitzen da.  Gaur egun, dokumentu hoiek diren bezala agertzen dira Hazparne Herriko webgunean. Piskanaka, orrialde hoien aurkezpena berrikusia eta gaurkotua izanen da eta osoki euskaraz eta frantsesez argitaratuak izanen dira. 

Gaur egun, Armand Bidart, Beñat Çuburu, Marie-Jo Vigié, Xavier Larre, Marie-Françoise Durruty eta Txomin Heguy-k osatzen dute Hazparneko Historia Batzordea. Badu urtea Hazparneko zapatagintzaren bizi industrialaren historia funtsez ikertzeko xedeari lotuak direla. (Ikus bestalde ikerketa honen erronkak).

Les axes de recherche de la Commission

Ikerketaren gaia : Hazparneko zapatagintzaren bizi industrialaren historia
Obralari : Hazparneko Historia Batzordea

Ikerketaren helburuak

BILDU – Egingarritasuna- Eraginkortasuna
EGINMOLDEAK  :

Epe laburrean :

  • Hazparneko Historia Batzordeak iadanik bilduak dituen dokumentuen inbentario osoa egin.

  • Bizirik diren lekukoen memoria bildu.

  • Artxiba pribatuak begiztatu, bildu, zaindu.

Epe ertainean :

  • Ikerketa zabaldu (artxiba publiko idatziak, grabatuak, filmatuak…); Unibertsatearekin harremanak finkatu estudiante batzuen mobilizatzeko…

  • Fougères, Romans, Saint André de la Marche, Limoges-ra ikerketa hedatu

BEGIRATU – Zaintza
EGINMOLDEAK

Eihartzean Hazparneko Historia Batzordeak daukan egoitza

Baiona-Euskal Herri Departamendu Artxibategiko egoitza

TRANSMITITU -Lanen aintzinatzearen arabera ikerketaren lekukotasunak zabaldu bakoitza Historiaren aktore-resa delako kontzientzia hedatzeko
EGINMOLDEAK

Hunki nahi diren publikoak zehaztu 

  • Ikasleak, gazteak
  • Publiko orokorra

Transmisioaren tresnak :

  • Totemak hirian
  • Aldi bateko erakusketak
  • Argitalpenak
  • Fitxa pedagogikoak
  • Batzordearen webgunearen erreberritzea
  • Epe luzeago batetara, memoria horren Interpretazio Gune baten sortzea gogoetatzea

Consulter le site de la Commission Histoire


_______________________________
Partager
Back to top