Chapelle du Sacré-Coeur - TEST

Présentation de la Chapelle du Sacré-Coeur

Lieu : Pirinio Atlantikoak, Hazparne
Jatorrizko kaperaren eraikuntza : 1841
Berreraikuntza : 1928 / 1931
Berinen egitea : 1935
Murruetako margolanen tindatzea : 1935 / 1940
Kontsakrazioa : 08 / 12 / 1936
Sortzailea Arkitektoak : Joseph Hiriart, François Lafaye, Georges Tribout, Georges Beau
Eraikuntza ekaiak : Harlangaitzak, emokadura, arbela, teila barnedunak
Monumentu Historikoetan sailkatua : 2008

La chapelle du Sacré-Coeur d’Hasparren, ou chapelle des Missionnaires

Bihotz Sakratuko kapera, edo Misionesten kapera, 1841an eraikia izan da, Garat apezak sortu Misionesten etxean. Ttipiegia zelako, fededun guziak ez ziren sartzen, beraz 1925an berriz eraikitze egitasmo bat pentsatua da.

Pierre Lopez de la Vega kalonjea, Misionesten etxeko seigarren nagusia, Bihotz Sakratuko kapera berriaren sortzailea da. Kaperaren atari azpian, bere hilobi gainean, obren diruztatzearen jatorria zehazten duen idazki bat bada.

Hiriart, Lafaye, Tribout eta Beau arkitektoek bere eraikuntza hasi zuten 1928an. 1931an bukatu zen Landerretche kalonjearen benedikatzearekin.

Hasparren : La chapelle du Sacré-Coeur d’Hasparren, ou chapelle des Missionnaires

Neo-Errenazimentu estilodun eraikuntza horrek apaindura zinez aberatsak eskaintzen ditu.

1935ean, Mauméjan Anaien tailerrak sabai leiho bat, baita ere mosaiko segida bat egiten ditu. Ondotik, berrogeita hamar saindu eta euskaldunek maite dituzten pertsonaiak margotuak dira, Courbevoie herrian apaintzaile den A. Sauvage-en eskutik. Art Deco estiloko apainketa horrek kontraste egiten du arkitekturaren itxura hotzarekin.

1936ko abenduaren 8an, kapera Monseigneur Houbaut Baionako apezpikuak kontsakratzen du.

Bihotz Sakratuko ordena desagertzen baldin bada ere 1975an, Hazparneko Bihotz Sakratuko kapera atxikia da hala ere. 1996 ko apirilaren 3tik geroz Monumentu Historikoetan sailkatua, gaur egun Hazparneko ontasuna da.

Bihotz Sakratuko kaperako murruetako margolanak

 Obratzea : 1932 / 1933
Sortzailea Margolaria : A. Sauvage
Bihotz Sakratuko kaperako murruetako margolanak

Bere eraikuntza bukatu eta laster, 1932 eta 1933 artean, Courbevoie herriko apaintzaile batek, A. Sauvage, Léon Bonnat-ren ikasle, kaperaren murruak estaltzen dituen margolan segida bat egiten du.

Berrogeita hamar saindu gizon eta emazte segituz, fededunak Kristoren irudi haundia gainean tindatua duen korua arte doaz. Apostoluak, apezpikuak, martiriak, apezak, Elizako medikuak prozesioari elkartzen dira.

Hasaparren : Peintures murales de la chapelle du Sacré-Coeur

Bi metro arte neurtu dezakeen pertsonaia bakotxa, sinbolizatzen duen ezaugarriarekin dator. Hola, apezpikuek haien mitra edo txanoa dute, eta martiriek haien palma-adarra. Batzuek diote pertsonaia batzuek garai hartako apezpikuaren aurpegia dutela : Gieure jauna baita ere herriko auzapezarena, Jean Lissar jauna.

Segizio horren estiloa Italiar manierismoa, Art Déco eta Bizantziar estiloaren juntatzean kokatzen da.

Margolan hori, 1946an André Trébuchet-ek Uztaritzeko elizan egin zuen beste batetaz hurbiltzen da, hunek ere saindu prozesio bat erakusten duena.

Misionestek dute baita ere Hazparneko galbarioa eraikitzen, 1890an ; urteetan zehar Arroltzemendi gainean 5 ha erosiak zituzten. 1890ean idekia da, 46 256 m2 ko azalera baten gainean. Leku horrek merexi du ibiliz ikustera joaitea. Gaineko bista sekulakoa da, urruneko eremuak ere ageri dira.


_______________________________
Partager
Back to top