Erromatar harria - TEST

Les romains en Aquitaine

Erromatarrak arribatu zirelarik, Garonaren hegoaldean europako beste populuak bezalakoa ez zen bat atxeman zuten, Galiarretarik ezberdina. Erromatarrek Akitaniarrak Galiarretarik ezberdindu dituzte, etnikoki, politikoki, linguistikoki, kulturalki eta geografikoki, ezagunak ziren populu bihi bati erez lotuz.

Akitaniako berezitasun etnikoa ez zen hunkitua izan, Erromaren eragina bereziki kultura eta ekonomia mailan erabakigarria izan baitzen. -10 JK aitzin, Erromatarrek Akitania Loire ibaia arte hedatu zuten. Haatik egiazko Akitaniarrek, Garonaren hegoaldean bizi zirenek, probintzia berrian bizi Zeltiarretaz bereixiak izaitea galdegin zuten. Horrela sortu izan zen Novempopulania.

Euskara gibelera doa erromanizatze garaian

Novempopulania

Orduan 30 populuak bilduak izan ziren lau, bost, bederatzi eta azkenik hamabi “civitates”-etan (herriak). Horrela sortu zen, 10 JK aitzin eta 14 JK ondotik urteen artean, Aquitania Novempopulana bihurtuko zena, hots bederatzi populuen akitania, eta horren lekuko da Hazparneko harri ezaguna (III. mendea).

Hazparnen aurkitua izan zen erromatar harria, eliza berritzean, eta gainean hau irakurtzen da :

“Apez, bai eta ere magistratu, zerga biltzaile eta pagus buru, Verus, emana izan zitzaion kargua beterik, lortu zuen, bederatzi populuendako, Galiarrengandik bereizketa. Erromako herritik itzultzean, aldare hau herriko jeinuari eskaintzen dio”.


_______________________________
Partager
Back to top