Kolektiboa ez den sanoketa, sanoketako sare publikoari lotuak ez diren etxeetako ur zikinen bilketa, aintzin-tratamendua, garbitzea, infiltrazioa eta botatzea egiten dituzten sanoketa sistemak dira. Hazparneko herriaren eremuan 1300 sanoketa instalazio autonomo dira.
1992 ko urtarrilaren 3ko uraren legearen arabera, Hazparneko herriak SEKZP (Sanoketa Ez Kolektiboaren Zerbitzu Publikoa) sortu du.

Harremak erabiltzailearekin
Eraikitzeko baimen bat, jadanik egin eraikin baten antolaketa edo etxe baten arraberritzea galdatzen delarik, izenpetzaileak aurreikusia den sanoketa sistema autonomoari dagokionez SEKZPren iritzia galdatu behar du. Hain zuzen, banakako sanoketa erabilgailu baten instalazio baimenaren galde bat betetzen du (Zaintzako zerbitzuan edo « administrazioko desmartxa » atalean eskuragarri dena) eta haren ondotik iritzia emanen duen SEKZPri gibelerat emaiten dako.
SEKZP-k haren adostasuna emana duelarik, sanoketa obren hastapena aintzin zerbitzua abisatu beharko da, obrak untsa eginak direla kontrola dezan : horrek adostasun segurtagiriaren emaitea baldintzatuko du.
SEKZP-k, indarrean den legearen arabera, dauden instalazioak kontrolatzen ditu diagnostikoa egiterakoan bai eta ere erabiltzaileak galdegin salmenta denboran.



